Arraio irratiak 6 urte beteko ditu!!!! Zorionak Arraio!!!

Zarauzko Arraio Irratiak 6 urte egingo ditu datorren Maiatzaren 20ean, eta hau ospatzeko astebeteko egitaraua antolatu dugu Zarautzen. Jarraian duzue egitarau osoa, eta egin dugun kuñatxoa:

Maiatzak 14 astelehena: Arraio Irratiko II. Futbito txapelketaren final laurdenak, Poligono arenan arratsaldeko 18:00etatik aurrera.

Maiatzak 15, asteartea: Aitor Nabarro eta Jon Plazaolaren monologoak, 19:00etan Putzuzulo Gaztetxean.

Maiatzak 17, osteguna: Irola Irratia, 25 urteko ibilbidea hitzaldia, 19:00etan Putzuzulo Gaztetxean.

Maiatzak 18, ostirala:

18:00etan II. Futbito txapelketaren final-erdiak Poligono arenan.
21:00etan luntxa Gaztetxean.
22:30etan Didgerido kontzertua Iban Nikolairen eskutik, Putzuzulo Gaztetxean.

Maiatzak 19, larunbata:

12:30etan Goazen Plazara!!
14:30etan bazkaria Ipurdi Plazan.
18:30etam Futbito txapelketaren final handia Poligonon.
Ondoren trikipoteoa Fan&Go-rekin
22:00etan kontzertua Gaueko Itzalak eta Folkcore taldeekin.
Ta guzti honen ostean FESTA!!!

Monologoak eta Irola Irratiaren hitzaldia Arraio Irratitik emitituko dugu.

Arraio_6_urte_luzia.ogg


 

Ariola Eguneko argazki galeria

Kaixo Ariolariok!!

Esan bezala, egunean bertan jaso eta bildutako media sarera igotzen ari gara. Horren erakusgarri aurreko artikuluan igotako bideoa edota ondoren jarri dizuegun gure flickr kontuko argazki bilduma. Argazki guztiak CC-BY-SA lizentziapean daude eta edozeinek eskuragarri ditu saretik jeitsi ahal izateko.

Besterik gabe, eskerrik asko han izan zineten guztioi! Egun paregabea izan zen!!

Norbaitek argazki, bideo edo bestelakorik balu, eskertuko genioke fitxategia bera edota honen esteka info@ariola.org helbidera bidaliko baligu. Mila esker!

Ariola Eguna 2012 (bideoa)

Larunbatean ospatu zen Ariola Eguneko bideoa duzue hemen ikusgai:

Laister argazkiak eta gainerako media igoko ditugu! Adi beraz!!

Ariola egunaren bigarren kronika (eta ez azkena!)

Bazkaltzeko garaia, elkarrekin hizketan egoteko, goizeko esperientziak banatzeko eta gustura egoteko unea izan da. Menu ekologikoarekin sabelak ondo bete ondoren, bertso-saioarekin gozatu dute guztiek. Barreek eta txaloek bete dute Musika Plaza, eta, gero, trikitilarien laguntzarekin, arratsaldeko ekintzetara zuzendu da jendea.

Frontoi txikia izan da Ariolaren espirituaren erakusle garbiena: haurrak, gazteak eta helduak elkarrekin aritu dira margotzen, sukaldean janari goxoak prestatzen eta ukenduak egiten ikasten. Gutxitan lortzen da une horretan gertatu dena, hau da, “irakasle” edo “aditu”, eta “ikasle” edo “ikusle”-en arteko muga haustea, eta denak izatea emaile bezain hartzaile, eta alderantziz.

Orain, iluntzeko kontzertuak eta Concetta Provanzaren ikuskizuna dira hastekoak leku berean. Hortaz, oraindik garaiz zaude bertaratzeko, eta Ariola Egunari  bukaera ezin hobea emateko!! Zain dituzu Isuo Sasiia eta bere kitarra, Arrutiko Intxaurrak, Bixente Martinez handia, Oreka Tx-ren txalaparta-doinua eta Fan&Goren gatza&piperra!

Ariola Egunaren goizeko kronika

Ariola eguna goizean goiz hasi da. Txistulariak lehen ordutik ibili dira kaleak alaitzen eta giroa sortzen. Guneetan, berriz, urduritasuna nabarmena zen: ipurdi plazan, antzerkizaleak atrezzoa prestatzen ari ziren; erakusketarako argazkiak eta literatura-testuak, zutabeetan itsasten; musika plazan, malabareak egiteko tresnak antolatzen; Torre Luzearen aurrean,break-dance eta rap txokoa girotzen; azken portuko baratzan,erakusketa eta hitzaldiak prestatzen; eta frontoi txikian eskulanak egiteko materiala atontzen.

Eguraldia lagun, jende ugari bildu da denetan. Nabarmentzekoa da antzerkizaleak ez direla mugatu hasieran zeuden espaziora, eta gunez gune ibili direla ibilgailu berezi batekin, denen begiradak erakarriz eta harridura sortuz. Malaberetan ibili diren haurrek,tarteka, antzerkizaleen kalejiran parte hartu dute, eta beste asko ez dira frontoi txikitik atera ere egin.Izan ere,ez dute buztinarekin eta margoekin esperimentatzeko aukera galtzerik izan nahi, eta serigrafiarekin eta pitxiak egitera ere ausartu dira.

Bitartean,azken portun sasoiko produktuak zein diren eta nola landu eta zaindu behar diren ikasi dute bertaratutakoek, eta, bide batez,eztabaida interesgarriak sortu dira, txakolinerako mahastiei buruz eta hondakinen kudeaketaren inguruan,besteak beste. Konposta nola egiten den eta ekologikoki nola erosi ere erakutsi dute, eta jendeak interes handiz jarraitu ditu argibideak.

 
Hain juxtu, azken portutik abiatu da trikitilarien kalejira. Gunez gune, parte hartzaile guztiak bildu dituzte, musika plazara bazkaltzera joateko. Hemendik aurrera, mahai-inguruan jarraituko du festak, eta gero berriro zabalduko da herrigunearen txoko guztietara, iluntzean frontoi txikiko kontzertuekin bukatu arte. Animatu parte hartzera!!

Badator eguna…

Maiatzaren 5 datorrela eta motorrak berotzen joateko bideotxo bat proposatzen dizuegu. Bide batez esan gure Youtube kanal berria zabaldu dugula eta bertan, ekimenean biltzen joandako media guztia jartzen saiatuko garela. On egin!!

YouTube Preview Image

Gustuko izan duzuela espero dugu!

Ariola Eguneko Egitaraua

Kaixo Ariolariok!!

Honezkero desiatzen egongo zineten Ariola Eguneko egitaraua ikusteko ezta? Beno, bada, besterik gabe ez zaituztegu gehiago itxoinaraziko!! On egin!!

 

10:00etan

Frontoi txikian, prestaketa lanak elkarrekin egiteko

Txistulariak herriko kaleetan

10:30etan

Ipurdi Plazan: “Pista”

Antzerki eta zirku tailerra

“Argazki bidaia literarioa” erakusketa

Torre Luzean: “HitzARI ARIma hARItu nahian ARI gara”

10:30-12:30 Rap letren tailerra

11:30-12:30 Brake dance tailerra

12:30-13:30 Herriko Brake dance eta rap kantarien emanaldia

Frontoi txikian: “Hariz hari arituz harilkatu”

10:30- 13:30 Serigrafia, sormen eta graffiti tailerra.

11:30-12:30 Bitxigintza eta esku pilotak egiten ikasteko tailerra

Azken Portuko Baratzan: “Lurretik hazi, bizi, ARItu”

10:30-12:00 Sasoi bakoitzeko kontsumitu daitezkeen lehengaien erakusketa eta Nekazaritza ekologikoaren tailerra

12:00-13:00: Eko-erosketari buruzko eta konpostaje eta birziklapenaren inguruko tailerra

13:00etatik 14:00etara kalejira gunez gune

14:00etan Bazkaria Musika Plazan (10 euro, txartelak betiko lekutan)

16:00etan herriko bertsolarien emanaldia

17:00etan kalejira trikitilariekin

17:30etan

Ipurdi plazan: “Jaten duguna garelako”

Sendabelar eta sukaldaritza tailerra: ukenduak, umeentzako errezeta osasungarriak…

Frontoi Txikian: “Ari, ari, ari, magenta lendakari”

Goizean eginiko lanekin osatutako erakusketa

Herriko artista plastikoak elkarlanean: muralak, eskulturak…

20:00etatik aurrera herriko bakarlari eta musikarien emanaldia Frontoi Txikian.

Euria egingo balu, Putzuzulon, Berdura plazan eta Frontoi Zineman egingo dira tailerrak eta gainerakoak.

ariola eguneko egitarauaBadakizue, Maiatzaren 5ean denok Frontoi Txikira!!

PDF formatuan eskuragarri: AriolaEguna.pdf

 

Ariola Eguna

Txertatutako irudia 1


Ariola zer den jakin nahi baduzu…

Egun hau zergatik antolatu dugun jakitea onena…

  1. Lokal batekin egingo genukeena kalean irudikatu nahi dugulako
  2. Sortzaile ezberdinak elkarrekin harremanetan egotea nahi dugulako, antolaketa beraren barruan.
  3. Barruan denok daukagun artista atera nahi dugulako, gizarte sortzailea lortzeko bidean.
  4. Sorkuntza hori kalean erakustea nahi dugulako, herriko artistak kalera aterata.
  5. Artearekin esperimentatu, jolastu eta ikertu nahi dugulako.
  6. Sortzailearen abiapuntu, bilgune eta erreferente izatea nahi dugulako, kultura librea sinesten duten guztiekin.
  7. Herriko kultur egitasmoa iraultzeko beharra ikusten dugulako.
  8. Krisi garaiotan artea eta kultura inoiz baino beharrezkoago direla aldarrikatzeko
  9. Ariolako lagun taldera jende gehiago animatu nahi dugulako.
  10. Antolatu nahi izan dugulako. Eta punto. Elkarrekin egun on bat pasatzeko.

Ez ahaztu, denok garela sortzailea, denok garela artistak, denok arituz, lortuko dugula Ariola!!!

Maiatzen 5ean ARIOLA EGUNA!


Txertatutako irudia 5